1
2
3
4
5
6
7
8
9
1
2
3
4
5
6
7
8
9
 

Baigorri Upategia

Kokapena:
Samaniego (Rioja Alavesa)
Data:
2007
Arkitektoa:
Iñaki Aspiazu Iza
Aparejadorea:
José Antonio Padillo
Egitura:
Rafael Martinez de la Hidalga y Typsa
Koordinazioa:
Lantec
Sustatzailea:
Jesús Baigorri
Eraikitzailea:
Construcciones Bikani
Azalera:
14.000 m2
Aurrekontua:
7.212.000 €
 
PDF:
Bodegas Baigorri
Video:
27 de Junio 2002
Video:
Proceso obra

SARRERA

Jesus Baigorri Sustatzaileak eta Iñaki Aspiazu Arkitektoak elkarren artean proiektuaren ikasketa eta elaboraziori ekin dioten denbora luzean zehar, produktuaren kalitatea lortzeko bideratutako irizpideei jarraitu diete gainontzeko premisen gainetik; sistema tradizionaletara itzuliz, grabitatea berreskuratuz bonben, hodien eta mahatsa kalte dezaketen beste makina batzuen erabilera ekiditeko aliatu nagusi bezala, eta hautatutako aleak hartzidurarako egoera bikainean mantenduz.
Aurkezten den lanean, bere nolakotasun formalak gorabehera, izpiritu praktikoa eta funtzionaltasun materialeko irizpideei menpekotasuna nagusitzen dira, uneoro jokabide formalisten doakotasunetik urrun.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Helburu nagusienetako bat hain programa zabala duen eraikin ekoizkor baten eragina Arabako Samaniego ingurune naturalean txikiagotzea izan da. Horregatik, arkitekturaren ezarpena paisaian, iradoki egiten da eta dagoen topografiara egokitzen da, programa lurpean garatuz eta bere kokagunearekiko jarrera otzana eta adeitsua hartuz.
Gastiezetik Logroñorako A-124 errepidearen gainean eta bideetako babes distantziak gordeta, zerbitzu plataforma bat sortzen da, azpian aparkalekuak dituena, eta hegada-pasabide batean zehar, Upategiko bisitaria hartzen duen kristalezko kutxa batean sartzen da. Ur-xafla baten bitartez isolaturik, Samaniego eta eta Kantabria Mendilerro inguruko mahastien aparteko bista eskaintzen du

Kutxa honek, hutsik bere ingurunea nabarmentzeko, bisitaria babesten du kanpoko mundutik, prozesu ekoizkor ezberdinetan hezi eta harritu nahi duen Upeltegiaren ibilbidea hasi aurretik bake giroa lortzeko asmoz. Kristalezko linterna hau, zinkez estalia arreta eta erreferentzia gune gisa, lurrean asentatzen da egurrezko xaflez estalitako porlanezko hormen gainean, zeintzuk lurrarekiko kontatutik sortzen diren eta eguzkiaz babesten duten.

Beheko maila batean, arreta-gunea, proiekzio-aretoa, datatze-aretoa eta erakusketa-gunea, ardo eta artisau-produktuen denda zabaltzen da. Maila berean administrazio-gunea eta laborategia daude, eta haien arteko banaketa gardena denez, erabateko iragazkortasuna sortzen da espazio ezberdinen artean.

Solairu honetatik elaborazio-nabea bere osotasunean ikusten da, nabe handi baten erabateko ikuspegiaz gozatzeko aukera izanik. Bertan ardoaren elaborazio-prozesua maila ezberdinetan garatzen da orden didaktiko batean, mahatsa hartzetik, berau hautatu, andeletan hartzitu, zapaldu, Ontzeko baldintza apartak eskaintzen dituen eta gainontzekotik isolaturik dagoen Upel Aretoan bukatu arte.

Lanaren oinarria luzetarako ebakidura izan da, non lursailaren profilak, mahatsaren harreraren sarbideak, elaborazio-prozesu ezberdinak eta produktuaren irteera elkartzen diren, marrazki-ohola eta proiektu-prozesuaren sormen oinarri gisa elkartuz, proiektu tradizionaletatik ezberdinduz, non garapena solairuan burutzen den.